Helduen mailan 60 parte hartzaile inguru izan dira, eta haurrenean 40 inguru; herriko lehenak Sandra Beltran eta Jose Luis Zabala izan dira
Euriak aterrune txiki bat egin duenean abiatu dira lehen korrikalariak Berrobin. XII.edizioa izan da aurtengoa, eta eguraldia oso atsegina izan ez den arren, umorez hartu dute korrikalariek ibilbidea. Lehenak herriko haur eta gaztetxoak izan dira, guztira 40 inguru aritu dira maila ezberdinetan. Ondoren helduen txanda izan da. 7,5 kilometro zituzten aurretik, eta batzuek izugarrizko abiadura hartu dute.
Helduetan lehenak Salah Amaidan eta Lurdes Colomo izan dira lehenak, 23 minutu eta 39 segundotan eta 28 minutu eta 39 segundotan hurrenez hurren. Gizonezkoetan Eneko Garin billabonatarra izan da bigarrena, eta Iban Agirrezabala berastegiarra hirugarrena. Emakumezkoetan Arantzazu Azpiroz berastegiarra bigarrena eta Marta Badiola hirugarrena.
Herritarren artean azkarrenak Sandra Beltran eta Jose Luis Zabala izan dira.
Guztiek dagozkien garaikur eta sariak jaso ostean, parte hartzaile guztien artean zozketa ere egin da
0 comentarios:
Publicar un comentario